fototropismo
iz. Biol. Argiak eragindako tropismoa. Landareetan argiak jotzen ez duen aldeko zelulak luzatzean gertatzen da, argitan dauden auxinak suntsitzen direlako; hormona horiek leku laiotzetan aritzen dira, zurtoina argi iturrirantz luzaraziz. Fototropismoa positiboa izan daiteke (argiaren kitzikadurak landarearen hazkundea bultzatzen badu) edo negatiboa (murrizten badu).