Fonseca, Rubem
Brasildar kronikaria eta eleberrigilea (Juiz de Fora, Minas Gerais, 1925). Brasilgo hiri neorrealismoaren idazle nagusietako bat. Zuzenbide ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko Unibertsitatean (1948), eta administrazio ikasketak New York eta Bostongoetan. 1963an plazaratu zuen bere lehenengo literatura lana, kontakizun bilduma bat: Os Prisioneiros. Handik bi urtera, Pen Club saria irabazi zuen A Coleira do Cão ipuin bildumagatik. Garai hartako beste lan aipagarriak El cobrador (1970), O Homem de Fevereiro ou Março (1973) eta Feliz año nuevo (1975) dira. Garai hartan, eleberriez gainera, zinema gidoiak ere idatzi zituen: Relatório de um Homem Casado (1973) eta A Extorsão (1975), adibidez. Fonsecaren eleberriek Estatu Batuetako polizia eleberrien eragin nabarmena dute. Horien bidez hirietako gizarte materialista, teknokrata eta, aldi berean, garatu gabe eta bortitzeko pertsonaiak erretratatzen eta parodiatzen ditu: El caso Morel (1973), A Grande Arte (1983), Bufo & Spallanzani (1985). Agosto (1990), berriz, eleberriaren eta kronika politikoaren artean sailka daiteke: Brasilgo lehendakari Getúlio Vargasek bere buruaz beste egin aurreko gertaerak kontatzen ditu.