Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fonologia

iz. Hizkuntzalaritzaren adarra, fonemak aztertzen dituena.  v  Hizkuntzaren hotsen irudikatzeen ikerketa egiten du fonologiak. Zenbait hizkuntzalarik fonetika (hizketaren hotsen ahoskatzea eta deskribapena) fonologiaren barruan sartzen dute. Fonetikan hotsen artikulazioa eta akustika aztertzen da, eta fonologian, berriz, esanahi aldaketak sortzen dituzten hotsen sistemak eta sistemaren barruko arauak. Adibidez, fonetikak [r] hotsaren ezaugarri fisikoak aztertzen ditu hari hitzean, eta fonologiak, berriz, hari eta harri hitzen arteko esanahi aldaketa eta /r/ eta /R/ fonemen arteko oposizioa. Bestalde, azterketa diakronikoak eta sinkronikoak egiten ditu fonologiak. Azterketa diakronikoetan hotsen sistemak historian zehar izan dituen aldaketak ikerketzen ditu (adibidez, /h/ fonemaren erabilera euskara zaharrean) eta sinkronikoetan hizkuntzaren une jakin bateko hotsen gertaerak; tz edo /c/ fonemaren banaketa adibidez, euskaraz hitzaren erdian eta bukaeran ahoskatzen dena, baina ez hitzaren hasieran.