flokulazio
iz. Biokim. Disoluzio batean dauden koloideak maluta txikitan mamitu eta gorpuztea. Flokulazio erreakzioek garrantzi handia dute bakteriologia teknikan, beraien bidez adierazten baitira antigeno-antigorputz erreakzioa eta gazureko proteinen eta mikrobio antigenoen artean gertatzen direnak. v Teknol. Zikinkeriak finkatzeko eta isurkariak garbitzeko erabiltzen da prozedura hau.