Floirat, Sylvain
Frantses enpresaburua (Nailhac, 1899 - 1993). Familia umil batean jaio zen. Gurdigile gisa hasi zen lanean, baina laster erakutsi zituen enpresa mundurako dohain apartak. 1928an karrozeria eta gurdigintza lantegi bat erosi zuen, eta urte gutxiren buruan, kabinadun autoen lehen ekoizle bihurtu zen. Ekoizle izatetik errepideko garraiatzaile izatera pasatu zen ondoren. 1945ean Aigle Azur aire bidezko garraio enpresa sortu zuen, gerora U.T.A. izena hartuko zuena. Hortik aurrera Floiratek oso enpresa arrakastatsuak sortu zituen, eta munduko pertsona aberatsenetako bat izatera iritsi zen. Europe nº 1 irrati enpresako lehendakaria izan zen, eta koloretako telebistaren sustatzaileetako bat izan zen Frantzian.
- flexio
- flexografia
- Flinders, Matthew
- FLN
- floema
- Floirat, Sylvain
- floka
- flokatu, floka, flokatzen
- flokatze
- flokulazio
- flokulu