Filali, Abdelatif
Marokoar politikaria (Fez, 1928). Parisko Unibertsitatean egin zuen zuzenbideko doktoregoa. 1968an Goi Mailako Hezkuntzako ministro egin zuten, eta 1969an Espainiako enbaxadore izendatu zuten. Kargu hori Kanpo Arazoetako ministro egin zutenean (1971) utzi zuen. Horren ondoren, Informazioko ministro izendatu zuten (1983), eta 1985ean, atzera, berriz, Kanpo Arazoetako ministro. Kargu horretatik Marokoko kanpo politika indartzen ahalegindu zen, eta Espainiarekiko harremanak estutu zituen, herrialde bien artean Adiskidetasun eta Lankidetzarako II. Ituna onartuz (1991). Arrantzari eta merkatu libreari buruz Europako Batasunarekin izandako negoziazioen arduraduna izan zen (1992). Saharako auzia dela eta, autodeterminazio erreferenduma egitearen aldeko jarrera erakutsi du. Kanpo Arazoetako ministro zelarik, Hasan II.ak Estatuko ministro izendatu zuen (1990), eta 1994an, Lehen Ministro. Abdelatif Filaliren seme zaharrena Hasan II.aren alaba Laila Marianekin dago ezkonduta.
- fikzio
- Filadelfia
- Filadelfia
- Filae
- filakteria
- Filali, Abdelatif
- filandro
- filantropia
- filantropiko
- filantropo
- filaria