Ferry, Jules François Camille
Legegizon eta politikari frantsesa (Saint-Dié, 1832 - Paris, 1893). Bigarren Inperioaren garaian erregimenaren kontra gogor jardun zen. Diputatu errepublikarra eta Parisko alkate (1870) izan zen. Hiriburuaren hornikuntza bere eskuetan zuelarik, herriak gorroto handia hartu zion. Mac-Mahonen erregimenaren kontrakoa izan zen, eta hark amore ematean, Hezkuntza eta Arte Ederretako ministro izan zen, eta ondoren Kontseiluko lehendakari. F. Buisson eta C. Séerekin batera, herri irakaskuntzan neurri berriak hartu zituen: laikoa, dohainikakoa, nahitaezkoa egin zuen lehen mailako irakaskuntza eta bigarren mailako irakaskuntza publikoa neskentzat irekita geratu zen (1880-81). Askatasun nagusiak finkatzen (bilera, prentsa eta sindikatu askatasunak) eta herri administrazioa berritzen (alkatea aurrerantzean zinegotziek hautatuko zuten) saiatu zen. Frantziaren politika kolonialari indar berria eman zion: Tunisiako protektoratua Bardoko hitzarmenean (1881), Madagaskarreko kolonizazioa, Brazzak Behe-Kongoa konkistatu zuen, Tonkinen konkista. Bere politika kolonialak oposizioaren gorrotoa erakarri zion, eta Lang-sön-go istiluen ondoren (1885eko maiatza), etsi egin behar izan zuen. Senatuko bazkide (1891), eta bertako lehendakari izan zen.
- Ferrol
- ferromagnetiko
- ferromagnetismo
- Ferron, Jacques
- Ferry, Bryan
- Ferry, Jules François Camille
- ferry-boat
- Fert, Albert
- festa
- festaburu
- festatu, festa, festatzen