Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferron, Jacques

Kanadar eleberrigile eta antzerkigilea (Québec, 1921). Medikuntza ikasi zuen Lavaleko Unibertsitatean. Kanadako frankofonoen independentzia gogoaren alde agertu izan da, eta bere lanetan herrialde horren alderdi negatiboak nabarmendu izan ditu. Gouverneur Général saria jaso zuen Contes du pays incertain (1962, Herrialde hipotetiko bateko ipuinak) lanagatik. Lan hauek ere idatzi ditu: La barbe de François Hertel (1951), Cotnoir (1962), La nuit (1965), La charrette (1968), Le ciel de Québec (1969), Le salut de l'Irlande (1970) eta Les confitures de coings (1972). Antzerki lanen artean hauek ditu aipagarriak: Le licou (1947), Le dodu, ou Le prix du bonheur (1956), Le cheval de Don Juan (1957), Tante Élise, ou Le prix de l´amour (1958), Cazou, ou Le prix de la virginité (1963).