Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferry, Bryan

Britainiar musikaria (County Durham, 1945). Arte ikasketak egin zituen Richard Hamilton pintorearekin. Rock munduan sartu zen gero. “Goi mailako diseinua” ezarri zien bere lanei. Smoking zuriz jantzita agertu zen lehen rockzalea izan zen. Musika arloko lehen arrakastak Roxy Music taldeko buru gisa lortu zituen. Talde lanaz aparte, ordea, hainbat disko egin zituen bakarrik: These Foolish Things (1973), Another Time, Another Place (1974) eta Let's Sick Together (1976). Roxy Music taldea 1982an utzi zuen (Avalon argitaratu ondoren), eta 1985ean Boys and Girls lana kaleratu zuen. Disko horrekin eta hurrengo urtean argitaratu zuen Street Life - 20 Great Hits lanarekin Erresuma Batuko zerrendetan lehen postuetara iritsi zen. 1987. urtean Bête Noir ondu zuen.