Fernando Espainiakoa
(«Kardinal-Infante» deitua) Espainiako kardinala (Madrid, 1609 - Brusela, 1641). Filipe III.a Espainiako erregearen hirugarren semea eta Filipe IV.aren anaia zen. Toledoko artzapezpiku (1619), ondoren Kataluniako erregeorde eta azkenik Herbeheretako gobernari (1614) izan zen. Nördlingengo guduan espainiarren gudarostearen buru izan ondoren (1634), Herbeheretako administrari eta kapitain izan zen.