Fernández, Lucas
Espainiar antzerkigilea (Salamanca, 1474 - Salamanca, 1542). Salamancako unibertsitatean egin zituen ikasketak, bertako musika irakasle eta koruko zuzendari izan zen. Bi ikuskizun idatzi zituen, Jesusen Jaiotza eta Pasioa gai harturik. Komediak ere idatzi zituen, kantuz horniturik. Ospe handia izan zuen bere garaian.