Fernández Alba, Antonio
Espainiar arkitektoa (Salamanca, 1927). Madrilgo Arkitektura Eskolan graduatu zen (1957) eta bertako irakasle izan zen 1959. urtetik aurrera. Abangoardiako mugimenduetan ibili zen 1950 eta 1960ko hamarkadetan. Hainbat sari jaso ditu bizitzan zehar, nola ikasle garaian (Arte Garaikidearen Museoko saria, 1953), hala helduaroan (Olaguibel saria, 1979); horietako garrantzitsuena Arkitekturako Sari Nazionala izan da (1963). Hainbat erakusketa egin ditu Espainian (Madril, Sevilla) eta Italian (Erroma, Milan). Lan aipagarriak ditu: Monfort Ikastetxea (Loeches, Madril, 1964-65), Gasteizko Kulturaren Etxea (1966-1972), Salamancako Hernán Cortés Ikastetxe Nagusia (1970), Burgo de Osmako Torre de Enlace (Soria, 1973), Londresko Spanish Trade Center (1974).