Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernández Ascarza, Victoriano

Nafar astronomoa (Marañon, XIX. mendearen erdialdean - Cercedilla, Madril, 1934). Fisika eta matematikako zientzietan eta zuzenbidean doktorea eta Madrilgo Behatoki Astronomikoko astronomoa izan zen. El Magisterio español eta La Agricultura de España aldizkarien zuzendaria izan zen. Oso hitzaldi famatuak eman zituen Europan egin ziren astronomiari buruzko nazioarteko biltzarretan.