Fernán Caballero
(Cecilia Böhl de Faber, benetako izenez) Espainiako eleberrigilea (Morges, Suitza, 1796 - Sevilla, 1877). Nicholas Böhl de Faber hispanista alemaniarraren alaba zen. Andaluzian bertakotu eta herriko ohiturak aztertuz eleberri naturalista idatzi zuen. Bere obren artean aipatzekoak dira La gaviota (1849), Clemencia (1852), Lágrimas (1853), La familia de Alvareda (1856), Un verano en Bornos (1858), eta Cuadros de costumbres (1852). Folklorea ere ikertu zuen: Cuentos y poesías populares andaluzas (1859) eta Cuentos, oraciones, adivinanzas y refranes populares e infantiles (1877).