Sizilia Bietako erregea 1496-1501 bitarteko urteetan (Napoli, 1452 - Tours, 1504). Napoliko errege Fernando I.aren semea zen; lehengusu zuen Fernando II.aren eskutik hartu zuen erregetza, baina Frantziako Luis XII.ak erresuma kendu eta Anjouko duke izendatu zuen ordainetan.