1945ean sortu zen sindikatuen erakundea. Pragan zuen egoitza nagusia. Sindikatu askeen nazioarteko Konfederakundearen aurrez aurre, federazio horrek lurralde sozialistetako eta jarrera komunistako ordezkariak jasotzen zituen, guztira 100 milioi inguru.