Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Farnese

Italiako familia, XII. mendeaz geroztik ezaguna, jatorriz Orvieto ingurukoa. Parma eta Piacenzako dukerriak bere esku eduki zituen 1545-1731 urteen artean. Paulo III.a Aita Santua (Alessandro Farnese) izan zen etxeari indarra eman ziona.  v  Pier Luigi. Farnese etxeko lehen dukea (1490 - Piacenza, 1547), Paulo III.aren semea zen, eta haren eskutik jaso zituen dukerriak eta Karlos V.ak bultzatu zituen istiluetan hil zuten.  v  Ottavio. Farnese etxeko bigarren dukea 1542-1586. urteetan, Pier Luigi Farneseren semea. Austriako Mariarekin ezkondu zen eta Karlos V.aren etsaia izan zen.  v  Elisabet Farnese (1692-1766). Espainiako erregina, Filipe V.arekin ezkontzean.  v  Farnese, Alessandro. ik. Paulo III.a Aita Santua.