Farmer, José Philip
Estatubatuar idazlea (Indiana, 1918). Gaztaroan ateo bihurtu zen, eta beti pentsatu izan du hilezkortasuna dela gizakiaren benetako helburua. Pentsaera horrek bere lanari eragin dio, eta zientzia fikziozko liburuak idatzi ditu erlijioa, gorpuen bizi berritzea, bizitzaren iraupena eta betikotasunaren gaiak aitzakia hartuta. Lan aipagarriak ditu: Maitale atzerritarrak (1961), Harreman arrotzak (1953-1960), Argi gaua (1957-1966), Betikotasunaren ibaia (1966-1983), Gizaki-jainkoen saga (1965-1991).
- Farkas, Ferenc
- farmakologia
- farmakologo
- farmakoterapia
- farmazia
- Farmer, José Philip
- Farnakes II
- Farnese Jauregia
- Farnese
- faro
- faroera