Fangio, Juan Manuel
Argentinar automobil gidaria (Balcarce, 1911 - Buenos Aires, 1995). Gurasoen nahiaren kontra hasi zen auto lasterketetan parte hartzen. 1939an lehen automobila erosi ahal izan zuen herriko bizilagunen laguntzari esker. Argentinako lasterketetan hasi zen lehenengo, eta ondoren, nazioartean. 1951n Formula-1eko munduko lasterketa irabazi zuen lehen aldiz. Gerora, beste lau aldiz izan zen munduko onena, 1954tik 1957ra. Mercedes Benz, Alfa Romeo, Ferrari eta Maserati taldeetako lider izan zen. 60 titulu baino gehiago lortu ondoren, 1958an utzi zituen lasterketak, 47 urte zituela. Argentinan heroitzat izan dute. Hil zenean, Errepublikako lehendakari Carlos Saúl Menem-ek haren gorpua Casa Rosadan beilatuko zela erabaki zuen.
- fanerozonio
- Fanfani, Amintore
- fanfarre
- Fang, Lizhi
- fang
- Fangio, Juan Manuel
- Fano, Michel
- Fanon, Frantz
- fantasia
- fantasma
- Fante, John