Famagusta
(Gr. Ammokhôstos) Txipreko hiria, ekialdeko itsasertzean, antzina Arsinoe zegoen lekuan. Elizbarruti buru izan zen, Bizantzioko inperioaren garaian. 1141ean Rikardo Lehoi-Bihotzek hartu eta Txipreko erresumako hiriburu bihurtu zuen. Genoaren (1372), Veneziaren (1489) eta Turkiaren (1571) mendeko hiria izan zen.