Falú, Eduardo
Argentinar gitarrista eta musikagilea (El Galpón, Salta, 1923). Familia siriar batean jaio zen. Txikitatik erakutsi zuen gitarra jotzeko zaletasuna, etxekoek lagunduta. 1945ean hasi zuen karrera César Perdiguero poeta eta letra idazlearen lankidetzarekin. 1948an, irratiari esker, haren lanaren berri izan zuen publiko zabalak. Lehenengo LPa, Falú en París, 1950ean grabatu zuen. Lan horrek Hispanoamerika, Europa eta mundurako ateak ireki zizkion. Ehunka kontzertu eman zituen Estatu Batuak, Japon, Frantzia, Ingalaterra eta Frantzian zehar.