Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

familia

iz. Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen pertsona multzoa, bereziki gurasoek eta seme-alabek osatua. ◊ Seme-alabak. || Landare eta animalien sailkapenean, ordenaren eta generoaren arteko maila.  v  Soziologian eta etnologian bi motako familiak bereizi ohi dira: familiagunea, gizonezko batek eta emakumezko batek (ia beti leinu desberdinekoak eta odolezko loturarik ez dutenak) beren ondorengoekin osatzen dutena, eta normalean etxe berean eta auzoetatik bereizirik bizi dena. Eta familia hedatua, gurasoek eta etxean bizi diren ezkondu gabeko seme-alabek ez ezik, seme edo alaba ezkonduek, haien ezkontideek eta seme-alabek osatzen dutena.