Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezpeleta

Lapurdiko hego-erdialdeko udalerria, izen bereko kantonamenduan. Espelette du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Uztaritze eta Larresoro, ekialdean Itsasu, mendebalean Ainhoa eta Zuraide, eta hegoaldean Ainhoa, Itsasu eta Baztan (Nafarroa). Goratasuna 77 m. 26,85 km2. 1999ko erroldaren arabera, 1.922 biztanle ditu (ezpeletarrak). Auzoak: Larketa, Irazabalea, Basaburua, Agorreta eta Menta. Iatsa erreka igarotzen da udalerritik. Euskara, lapurdi aldeko baxenafarrera; euskaldunak, % 79. Ekonomia jarduera nagusia laborantzan (artoa, patata, bazkarako landareak) eta abel hazkuntzan (ardi, behi eta zaldi azienda) oinarritua da. Aipagarriak dira Ezpeletako jauregia (XVII. mendean eraberritua) eta XVII. mendeko Saint Etienne parrokia eliza. Ezaguna da bertako Besta Berriko prozesionea.  v  Historia. Ezpeleta 1249. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz.