Ezpeize-Undüreiñe
Zuberoako ipar-erdialdeko udalerria, Maule-Lextarreko kantonamenduan. Espès-Undurein du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Sarrikota-Pia, ekialdean Biarno eta Urrüxtoi-Larrabile, mendebalean Aiñharbe, eta hegoaldean Bildoze-Onizepia. Goratasuna 103 eta 119 m bitartekoa. 9,78 km2. 1999ko erroldaren arabera, 485 biztanle ditu (ezpeiztarrak; undüreintarrak). Auzoak: Ezpeize, Undüreiñe, Bordagibel, Martzelin eta Bourguet. Uhaitzandi ibaia igarotzen da udalerritik. Euskara, zuberera; euskaldunak, % 55. Ekonomia jarduera nagusia laborantzan (artoa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntzan (ardi eta behi azienda) oinarritzen da. v Historia. Ezpeize eta Undüreiñe herriguneek 1842. urtean egin zuten bat udalerri bakarra osatzeko. Ezpeize 1189. urteko dokumentu batean aipatzen zen lehen aldiz eta Undüreiñe 1327koan.