Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ezpata-arrain

iz. Zool. Xifidoen familiako arrain handia, ezpata antzeko mutur gogorra, luzea eta zorrotza duena (Xiphias gladius). ik. txitxi-ezpata. 5 m inguru luze da. Kolorez antxoaren antzekoa izaten da, erditik gora urdina eta erditik behera zilarkara. Igerian oso azkarra da. Kontu handiarekin ibiltzen dira arrantzaleak ezpata-arrainaren harrapaketan, arriskutsua izan daiteke eta. Munduko itsaso bero eta epel guztiak ditu bizileku. Itsasertzetara, ordea, arrautzak jartzera bakarrik hurbiltzen da, udaberri aldera. Zefalopodoak eta arrainak jaten ditu. Oso aintzat hartua da sukaldaritzan.