Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ezpata

iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zorrotz batez eta eskutoki batez osatua. || Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. || Orga edo gurdiaren aurre eta atzealdeetan jartzen diren makiletako bakoitza. || Karta jokoko lau irudietako bat. || Ezpata(-)arrain. Arrain handia, ezpata antzeko mutur gogorra, luzea eta zorrotza duena, jateko ona (Xiphias gladius). || Ezpata(-)belar. Ihiaren antzeko belar landare batzuei ematen zaien izena (Carex pendula). || Ezpata(-)dantza. Ezpatez dantzatzen den euskal dantza. || Ezpata(-)dantzari. Ezpata dantzan aritzen dena.