iz. Habea, Tabanidae familiako intsektuei ematen zaien izena. 20 mm inguru izaten da luze. Buru zabala eta begi handiak ditu. Heldu eta odola xurgatzen duena emea da; arra, eztia, landare-urinak eta polena janez elikatzen dira. Europa osoan, Asian eta Afrikako iparraldean bizi da.