eustatismo
iz. Itsasoen maila aldaketa geologia arrazoien bidez azaltzea helburu duen teoria. v Mugimendu eustatikoen arrazoiak asko izan daitezke; glaziarrak sortzen direnean, adibidez, itsasoaren maila jaitsi egiten da, eta goratu egiten da, alderantziz, glaziarrak urtzean; ozeano azpiko mugimendu tektonikoekin, adibidez, urak betetzen duen bolumena gutxitu egiten da, eta, beraz, itsas maila igo. v Mugimendu eustatikoak. Geologia edo klima direla eta, itsas mailan izaten diren aldaketak.