Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eustakioren hodia

iz. Erdiko belarritik faringeraino hedatzen den hodia. ik. belarri.  v  Anat. Giza belarrian 3 edo 4 zentimetro neurtzen du luzeran eta mintz batek babesten du. Goiko muturrean hodia estua da eta hezurrez inguratua; faringera hurbildu ahala hodia zabaldu egiten da eta kartilago bihurtu. Aire sarrera txikiak ditu mukien jariatzea garbitzeko. Eginkizun nagusia du erdiko belarriaren aireztatzea, eta tinpano mintzaren bi aldeetan presio orekatua gordetzea. Gehienetan hodia itxita egoten da, eta irensterakoan zabalik.