Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskaraz Berbetan

Bermeoko (Bizkaia) euskara elkartea. 1994an sortu zen Bermeon euskararen erabilera berreskuratu eta bultzatzeko. Urtean zehar hainbat ekimen antolatu ohi ditu; hala nola, Euskal eguna udaberrian, ipuin, kantu eta komiki lehiaketa, nahiz asteburu kulturalak Sara eta Leitzako kultura taldeekin batera. 80 bazkide ditu elkarteak.