Euskarabila euskara elkartea
Basauriko (Bizkaia) euskara elkartea. 1996ko otsailean sortu zen Basaurin euskararen normalizazioari laguntzeko helburuaz. Haur eta gazteen arloan eta kultura arloan lan egiten du batez ere Euskarabila elkarteak. Herri mailako ekimenez gainera, begirale ikastaroak, Basauriko ipuin erotikoen lehiaketa etab. antolatu ohi ditu. 120 bazkide ditu elkarteak.