Europol
Europar Batasuneko estatuetako polizia sailek Europa osoko gizabanakoen edo talde antolatuen delituak ikertzeko eta delitua egindako herritik beste batera joanez gero abantailarik izatea eragozteko sortutako nazioarteko erakundea. Europolen lana etengabeko informazio trukean eta polizia talde desberdinetako funtzionarioen lankidetza koordinatuan oinarritzen da funtsean.