Eusebio Zesareakoa
(Gr. Eusebios) Idazle kristau grekoa (Palestina, 265 - 340). Origenek Zesarean utzi zuen liburutegian lan egin zuen, eta bertan apaiz eta apezpiku izan zen (313). Arriorenganako jarrera nahiko adiskidetsua izan zuen. Nizeako Kontzilioan (325) izan zen, enperadorearen aholkulari lanetan. Apologia idaztiak eta Itun Berriaren lehen sinopsia idatzi zituen, eta batez ere erlijioaren historiaren aita da bere Elizaren Historia liburuari esker.