Etxezarreta, Ramon
Gipuzkoar idazle eta politikaria (Urrestila, 1954). PSE-PSOE Euskadiko Ezkerra alderdiko kidea. Xabiergo jesuiten ikastetxean egin zituen batxilergoko ikasketak eta Donostiako EUTGn filologia ikasi zuen. Donostian euskarako irakasle lanetan hastearekin batera, literatura munduan barneratu zen. Artikuluak argitaratu zituen, besteak beste, Oh Euzkadi eta Diario Vascon. Idazlan nagusiak: Hiztegi Erotikoa (1983), Boris Vian autorearen itzulpen lana den Egunen aparrak (1988) eta Marino Lejarreta: la fuerza de la sencillez (1992). Lanbidez Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zerbitzuko funtzionario da, eta politikagintzan ere bide luzea egin du. Euskadiko Ezkerrako kide izan ondoren, PSE-PSOE Euskadiko Ezkerra- alderdira bildu zen. Azken urteotan Donostiako Udaleko zinegotzi da, kultura arloaren arduradun.