Etxezarreta, Frantzisko Maria
Bizkaitar itsasgizona (Durango, 1777 - Bilbo, 1842). 1798an alfereza zen, eta urtebete geroago Roshforteko erasoaldian hartu zuen parte. 1805ean tenientea zela, atxilo hartu zuten Trafalgarreko itsasguduan. Espainiako Independentziako gerran lehorrean borrokatu zen eta zauritu egin zuten. Gerra amaitutakoan Santanderko portuko kapitain izendatu zuten, eta bi urte geroago Bilboko bigarren komandante. Bilboko defentsan jardun zuen Lehen Gerra Karlistaren garaian. Brigadier egin zuten 1837an.
- etxetresna
- etxetxori
- etxezain
- Etxezarreta Hurtado de Amézaga, Ramón
- Etxezarreta Sudupe, Jesus Maria
- Etxezarreta, Frantzisko Maria
- Etxezarreta, Ramon
- etxezulo
- etxoilo
- etxola
- etxolatxo