Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxezarreta Sudupe, Jesus Maria

(“Izazpi” deitua). Gipuzkoar idazlea (Zumarraga, 1940). Filosofia eta letretan lizentziaduna. Bi poesia liburu argitaratu ditu: Zalantzaren aztarnak (1990) eta Hasperen tanta bihurriak (1992). 1993an bertsolarien arteko desafioei buruzko liburu bat argitaratu zuen: Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak; 1998an, berriz, Uztapide bertsolariari buruzko biografia labur bat: Uztapide, bizitza eta gertaerak; eta 1999an, Urruzuno idazlearen ipuin barregarrien bilduma bat apailatu zuen.