Etxaide Lizasoain, Ignacio Maria
Gipuzkoar injeniari eta euskaltzalea (Donostia, 1884 - Donostia, 1962). Bilbon egin zituen injeniaritzako ikasketak. Gipuzkoako Telefonikako zuzendari eta sustatzailea izan zen eta Donostiako Telefonika sareko zuzendariarekin batera Espainiako lehen instalakuntza automatikoa eratu zuen Donostian. Euskaltzainburu izendatu zuten 1952. urtean. Euskal Esnalea, Euskera eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteak argitara ematen dituen buletinetan eman zituen argitara bere artikulu gehienak. Obra nagusiak: Tratado de subfijación, prefijación y compresión en el idioma eúskaro (1911), Tratado de sintasis en el idioma eúskaro (1912), El verbo vascongado (1923), Sobre el origen y parentesco del pueblo euskaro y su idioma (1935), Desarrollo de las conjugaciones euskaras perifrásticas, sintéticas, respetuosas y familiares (1944) eta Telefonoaren sortze eta aurrerapena (1929). Egunkari katoliko eta integristetan ere plazaratu zituen bere iritziak.
- etxagun
- etxaguntza
- Etxahun Barkoxekoa
- Etxahun Irurikoa
- Etxaide Itharte, Yon
- Etxaide Lizasoain, Ignacio Maria
- Etxaide, Salvador
- Etxaide
- etxajauna
- Etxalar
- Etxalatz