Etxaide Itharte, Yon
(«Karranka», «Uarrain», «Etxaithar», «Aldapeko», «Zelai», «Igeldo» deitua) Gipuzkoar idazlea (Donostia, 1920 - Donostia, 1998). Bere lehen argitalpenak ipuinak izan ziren (Alostorrea eta Purra, purra). Egan, Eusko Gogoa, Gernika, Yakin, Gure Herria, Karmel, Olerti, Zeruko Argia eta Aranzazu aldizkarietan eman ditu argitara idazki garrantzitsuenak. 1956. urtean Euskaltzaindiak sarituriko lehen eleberria eman zuen argitara: Joanak joan. Urte bete geroago Euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta Pernando Plaentxiarra obra eman zuen argitara. Harenak dira, halaber, Markesaren alaba antzerki-lana (1958), Amasei seme Euskalerri´ko (1958), Itxasoan laño dago (Pío Barojaren Las inquietudes de Shanti Andía eleberriaren itzulpena, 1959), Gorrotoa, lege (1964), Begia begi truk (drama, 1962) eta Etxahun´en Bertsoak Gipuzkeraz (1969) obrak. Gaur euskaltzain ohorezkoa da 1994. urtean argitaratu zuen bere azken lana, Bidez bide.