Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

estetoskopio

iz. Med. Gorputz barneko hotsak, bihotzekoa eta biriketakoa bereziki, entzuteko erabiltzen den tresna. 1819an asmatu zuen Laënnec frantsesak baina gaur egun gehien erabiltzen dena bi entzungailuko estetoskopioa da, Camman-ek asmatua; hodi itxura du eta hodiaren punta batetik belarrian jartzeko tronpetatxo batzuk ateratzen zaizkio. Diagnostikoak egiteko laguntza handikoa da estetoskopioa.