Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estibalitz

Arabako santutegi ospetsua, Andre Mariari opatua, Gasteiztik 8 km-ra. Eraiki zen urtea ez da ezaguna, baina X. mendekoa dela ziurta daiteke. Tamaina txikiko eliza erromanikoa da, Bizantzioko artearen kutsua duena. Gurutze latinoko oina du, habearte batez, gurutzadurez eta hiru kaperaz osatua. Santutegiko erdiko erretaulan Estibalitzeko Andre Mariaren irudi ederra ageri da, XI. mendekoa. XX. mendearen hasieran eraberritu zuten santutegia. Arabako kristauen patroia da Estibalitzko Andre Maria.