Espinosa de los Monteros, Karlos
Nafar jeneral eta Valtierrako markesa (Iruñea, 1847 - Iruñea, 1930). Koronel izan zen azken karlistadan. Oso kargu garrantzitsuak izan zituen: Gorteetako diputatua 1881. urtean, Gipuzkoako gobernadore zibila, Posta eta Telegrafo zuzendari nagusia (1907), VI. lurralde militarreko kapitan nagusia (1913) eta enbaxadore Parisen (1914). Teknika militarrari buruzko obra eta artikuluak eman zituen argitara El Imparcial agerkarian.