Espinel, Vicente
Espainiar musikari, poeta eta eleberrigilea (Ronda, 1550 - Madril, 1624). Salamancan ikasi zuen eta Flandesen eta Italian gerran ibili zen. Aljeriako piratek preso eduki ondoren, etxeratu eta apeztu egin zen. Gitarrari bosgarren soka gaineratu zion eta espinela izena hartu zuen hamar bertsoko ahapaldi mota asmatu zuen. Relaciones de la vida del escudero Marcos de Obregón obrari zor dio fama. Garai hartako Espainiako bizimoduaren zertzelada garbiak jaso zituen bertan.