espineta
iz. Mus. Klabikordioaren antzeko musika tresna, hego forma zuena gehienetan, hari sail bakarra zuena, teklatuarekiko zeharkako angeluan ezarria. Kutxa oso apaindua izaten zuen sarritan. Hego formako espinetak Italian duela jatorria dirudi, XVI. mendean; geroago Frantziara eta Ingalaterrara hedatu zen. Klabikordioaren ordez erabili zen sarritan XVII. eta XVIII. mendeetan, Ingalaterran batez ere, hura baino askoz merkeagoa baitzen.