Esnal Ormaetxea, Pello
Gipuzkoar idazlea (Andoain 1950). Pedagogian lizentziatua da eta irakasle modura aritu ondoren, HABEko Glotodidaktika taldean ari da lanean, 1981ean sortu zenez geroztik. Ahozko euskara eta literatura landu du urte luzez. Guztira, 18 lehen sari irabazi ditu bertso idatziz, hiru sari jasoak ditu haur literaturaren esparruan eta saiakeran Euskaltzaindiak emandako Manuel Lekuona saria irabazia du. Hainbat liburu ditu argitaratuak: Itzuliko naiz (1995), Nabukonodosor (1996) eta bertsolarien ibilerak jasotzen dituzten liburuak, hala nola Txirrita eta Pello Errota, 1998an argitaratuak. Euskaltzain urgazlea da 1991z geroztik eta Euskaltzaindiko literatura batzordeko kide da.
- Esmeraldas
- esmeril
- esmokin
- Esna
- esna
- Esnal Ormaetxea, Pello
- Esnal, Karmele
- Esnaola Etxeberri, Iñaki
- Esnaola, Secundino
- esnarazi, esnaraz, esnarazten
- esnarazte