Esna
(Egipzieraz, (Ta)-Sny, Gr. Latopolis, Ar. Isnâ). Egipto Garaiko hegoaldeko hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua (26.000 biztanle). Nilo ibaiaren ezkerraldean dago. Garai batean Sennârko (Sudan) karabanentzako garrantzi handiko atseden lekua izan zen. Gaur egun ehungintzagunea da. Urtegi bat dago Nilo ibaian eta Ptolomeoren garaiko tenplu bat.