Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Escohotado, Antonio

Espainiar idazlea (Madril, 1941). Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea izan da, Zuzenbide, Filosofia eta Soziologiako fakultateetan. Soziologiako eta filosofiako gaiei buruzko saiakerak idatzi ditu, eta azken urteetan drogazaletasunari eta zaletasun horrek gizartean dituen ondorioei buruzko azterlanak egin ditu batez ere. Obra aipagarriak ditu, besteak beste, Historias de familia: cuatro mitos sobre sexo y deber (1978); Majestades, crímenes y víctimas (1987); Historia general de las drogas (1989-1990); Para una fenomenología de las drogas (1992); Rameras y esposas (cuatro mitos sobre sexo y deber) (1993); Las drogas: de los orígenes a la prohibición (1994), Aprendiendo de las drogas: usos y abusos, prejuicios y desafíos (1995).