Escobar, Patricio
Paraguaiko politikari eta militarra (1912. urtean hila). Aliantza Hirukoitzaren aurkako gerran (Argentina, Brasil, Uruguai, 1865-1870) erakutsi zuen ausardiagatik jeneral izendatu zuten. Rivarolaren (1871) eta, geroago, Jovellanosen aurka matxinatu zen. Errepublikako lehendakaria izan zen 1886-1890 urteetan. Nekazaritzako Bankua eta Unibertsitatea sortu zituen. Alderdi biko sistema sendotu zuen Paraguain (liberalak eta errepublikanoak).