Escobedo, Juan de
Espainiar politikaria (Colindres, Santander, 1530 - Madril, 1578). Ruy Gómez de Silva Eboliko printzearen laguntzailea izan zen eta Filipe II.aren zerbitzupean jarri zen hura hil zenean. Herbeheretako gobernadorea zen, Joan Austriakoaren idazkari gisa. Antonio Pérez erregearen idazkariaren aurkakoa zelako, Madrilen hil zuten 48 urte zituela.