Ervine, David
Ipar Irlandako politikaria (Belfast, 1953). Ulster-eko Alderdi Unionista Progresistako kide da. Bizitza politikoan langile errepublikanoen alde lanean hasi aurretik, hamaika urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Hala ere, barkamena lortuta, ez zuen zigorra erabat bete. Denboraldi horren ondoren Alderdi Unionista Progresistako kide egin zen eta 1994ko su-etenerako negoziazioetan laguntzaile aritu zen. 1996ko hauteskundeetan legebiltzarreko ordezkari hautatu zuten. Handik urtebetera, Ekialdeko Belfasteko zinegotzi kargua hartu zuen. 1990eko hamarraldiaren erdialdetik aurrera Ipar Irlandako alderdi arteko bileretan parte hartu zuen Ervinek, arazo politikoari irtebide baketsua aurkitzeko helburuarekin.