Erronkari
Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria, izen bereko ibarrean (Zangoza). Mugak: iparraldean Urzainki, ekialdean Garde, mendebalean Bidankoze, eta hegoaldean Burgi. Goratasuna 727 m. 42,42 km2. 1998ko datuen arabera, 482 biztanle ditu (erronkariarrak). Auzoak: Erronkari eta Gardeko Errota. Ezka ibaia igarotzen da herriaren ezkerraldetik. Hizkuntza, gaztelania. XX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago. Ekonomia jarduera nagusia zurgintza eta janari industria bada ere, garrantzi handia hartu du azken urteotan barne turismoak. Erronkarin jaio zen Julian Gayarre tenor handia eta bertako hilerrian dago Marià Benlliure i Gil eskultore valentziarrak Gayarreri egindako hilobia.